soserrigoti@yahoo.es

¿Crees que es bueno para Errigoiti la central de Biomasa?

SOS ERRIGOITI , considerando la libertad de expresión un valor por encima de ideologias,no se hace cargo ni asume como propias las opiniones que las personas libremente escriban.

jueves, 31 de diciembre de 2009

Alegaciones Biomasa

INGURUMEN, LURRALDE, PLANGINTZA, NEKAZARITZA, ETA ARRANTZA SAILARI ZUZENDUTA.

Eskatzen du kontutan izatea datozen ALEGAZIOAK:

BIOFOREST BOST S.L.U. ENPRESAK ERRIGOITIN BULTZATU NAHI DUEN BASOKO BIOMASA ERRAUSTEGIA ENERGI ELEKTRIKOA SORTZEKO JARDUERA (EXP.
AAI00298)

-1- PROIEKTUAREN EGOKITASUNAREN JUSTIFIKAZIOA

Red Electrica Españolaren txostenak dio, kontsumo eskaera ondo hornituta dagoela. Txosten berberak esaten du baita ere, 2003tik aurrera jeisten doala pixkanaka.Gure ustez hala jarraituko du, eraginkortasun energetikoagaitik eta krisi ekonomikoagaitik.

Biomasa zentralak erabiltzen duten energía ikusita, esan daiteke hirutik bat bihurtzen dela energia elektrikoa, hau da 75 MW termikotik 22 MW elektrikoak sortzen dira. Horietatik 2 zentrala elikatzeko dira, beraz energi termiko kopuru haundi bat galduko da bertan. Zentral honek Boroak baino 35 aldiz gutxiago produzitzen du eta kutsadura 7 aldiz txikiagoa baino ez da. Eta gainera ez da kontutan hartzen ez energi kotsumoaren azterketan ezta ingurugiro inpaktoaren azterketan biomasaren baso bilketa, garraio, eta prestaketako kontsumoak.

Kezkagarria da ere ez aurkeztea bideragarritasunaren txosten ekonomikoak, non daude baso jabeekin izan beharko luketen kontratoak eta guzti horren kostuak? Zelan, eta noiz arte dago ziurtatuta horniketa gure basoetatik, egin da azterketarik lurralde mailan? Ba al dago inolako plangintzarik honi buruz?

Aipatzen da aztertu dela beste kokapen batzuk, ez ditugu ezer ikusi.

Ez da kontutan izan landa eremu bat dela, ez dago txostenik iguruko ustiategiek izan ahal duten arazoez.

-2- BASOAREN ERABILERAK

Baserritar txikiak, gizadi indigenak, eta beste komunidade batzuk betidanik erabili dute bertako biomasa beraien energi betebeharrak asetzeko. Neurri txiki eta lokaletan erabilitako bioenergia
izan daiteke modu sostengarri bat energia sortzeko komunidade batzuentzat. Baina bultzada berri bat martxan dago bioenergia industrialarentzat produkzio haundiekin, baso, landa eremu, ekosistemak eta bertako komunitateak arriskuan jarriz.

Gaur egun industriarako egurraren energi eskaera txikia da pulpa eta paperaren industriarekin alderaduta, baina azkar doa haunditzen. Europako Batzodeak nahi luke 2020rako ekoizten den energiaren %14a biomasatik etortzea, gehien bat egurra.

Europaren eraginez bertako basoak inoiz baino explotatuago daude. Orain egur zatiak inportatzen hasiak dira, Hegoamerika, Estatu Batuak, Kanada, Portugal, Hegoafrika, Rusia eta abarretik.

Estatu Batuetako landaketak postua aldatzen badute, bertako eta Europako behar izanak elikatzeko, Hegoamerika eta beste herrialde batzuei pulpa eta paper industriaren presioa areagotuko zaie.

13.000 Tona egur behar da urtean megawatio bat sortzeko. Milaka metro kubiko ur behar izango da zentralak freskatzeko, gero lurrinduta zati bat, bestea zikinduta eta berotuta ibaietara isuriko da. Honek, energiaren kontsumoa ehuneko bat edo bi suposatuko luke, kopuru hori murriztu daiteke eraginkortasun energetikoarekin.

Egur zatien naziarteko merkatu bat sortzen ari da azkar. Korporazio batek, MagForest kanadiarra Kongoko Errepublikatik 500.000 tona egur zati bidaliko du laster Europara. Estatu Batuetako Sky Trading konpainiak 500.000 tona egur eskaintzen dabil. Nevadako Green Resourcesek esan du bere helburua 2.015erako Europako merkatuaren % 20a asetzea dela. Carbon Positive britaniar konpaniak beste bat sortu du Indonesian 160.000 hektarea zuhaitz landatzeko bioerregai industriarentzat. Kasu hauek bezala beste hainbat aipatu daitezke. Zuhaitz landaketa industrial berriak zentral elektrikoei elikatzeko zuzentzen ari dira.

Hau ulertzeko , erakusbide bezala, hartu daiteke Landetan (Frantzia) gertatu izan zena iaz, zikloiaren ondorioz Landetako basoen%60a errepideetara atera zen, erdi debalde zaltzeko. Gure baso jabe txikiek badakite nola jaitsi den eskaera eta ondorioz prezioak, lehendik ere lur jota zeudela. Ze irabazi ekonomiko izango dogu baso jabeek?

Egurra neutroa dela, "berriztagarria, eta karbono neutroa gezurra da, "mito bat". Zuhaitzek haunditu eta berriro xurgatzeko karbonoak hamarkada batzuk behar ditu. Gaur egungo politikarekin , energia berriztagarritzat eta karbono neutrotzat hartuz, emisio hauek ez dira kontutan hartzen.

Bioenergia industriala mehatxu berri bat planteatzen ari da baso, bioaniztasun, gizadi, eta klimarentzat. Janarirako zuzentzen ez diren ondakin eta uzta bultzatzen ari dira hain justu janari ekoizpenaren lehia ekiditeko, baina arazoaren oinarria lurra pobretzen eta ura agortzen ari garela da. Nekazaritzako lurrak ez dira amaigabeak, eta bioenergiaren eskaerak janari diren eta ez direnen arteko erabileren talka sortuko du. Biomasak ez luke elikadura subirotasuna baldintzatu behar.



-3- URAREN ERABILERAK


Proiektoa ikusita zaila da jakitea zenbat ur behar izango duen zentralak, edo zein modutan. Agiriren baten agertzen da 34.708 m3 ur erabiliko lukeela urtean ur saretik zentral honek, Errigoitiko 500 biztanleek (36.500 m3). Honek ur erreserben ustiapen jasan ezina dakar. Gai garrantzitsua izanik, askoz hobeto argitu beharko zen. Non agertzen da Metxikako ur putzuaren erresebak'

Bestalde,botatzen diren urak zikinduta eta berotuta doaz. 30º gradutara botako dira Butroe ibaiaren jaiotzera. Errekako ur horrek ez luke gainditu behar 3º graduko saltoa. Beraz pentsatzen dugu erreka eta bere ekosistema kaltetuak izango direla batez ere udan eta lehorteetan. Aztertu da Bisoi Europarraren edo bertako beste espezie batzurengan eragina?


-4- INGURUGIROAREN DEGRADAZIOA

Ikusi dugu biomasarekin sortutako elektrizitateak arazo batzuk sortzen dituela. Tximiniak botako duen kutsadura, nahiz ta neutroa dela esan, argi dago horrek eragina izango duela, lehenengo inguru hurbilean, baina baita eskualde zabalean ere. Kea airean zabaltzen da eta gorputzetan, lurretan, eta uretan sartzen da. Inguruko bizilagunak osasun arazoak izateko arriskua areagotuko da, esaterako arnas gaixo kroniko eta alergikoak, garrantzitzuenak, asma, eztula, bronkitisa, eztarriaren urradura, konjuntibitisa, buruko minak, minbizi arriskua, bapateko abortuak…, pertsona nagusiak eta umeak izanik kaltetuenak.

Inguruko lurrak hartuko dute kutsaduraren zati baten igorpena, aire eta euriaren bitartez sartuko dena, ura, belardiak, soloak,hezeguneak, eta basoak azidotu, pobretu eta kontaminatuz.


-5- BIZTANLERIARENGANAKO DISTANTZIAK ETA INDUSTRIGUNEKO ERABILERAK


Proiektuan aipatzen da lehenengo lau etxebizitzetarako distantzia 327 metro dela gehienez, Intxoiz auzoa 473m., Bekobaso auzoa 455m., Olabarri auzoa 634m. Azken hau Uria auzoarekin batera garapen urbanistikoa izan dezakeen bakarra da.

1961eko "Reglamento de Actividades Molestas, Insalubres, Nocivas, y Peligrosas (RAMINP)" , laugarren artikuloan esaten da etxebizitzetarako gutxieneko distantzia 2.000 metrokoa dela , azken neurri honekin Errigoiti, Arrieta, Morga eta Fruizko hainbat auzo hartuz.Azterketetan ikusten da kutsadura mabarmenagoa dela distantzia hoietan.

Industriguneko arauek (B.B.O. 179 zenbakia, 2008ko irailaren 18koa) ez dute onartzen holako jarduerarik, zentralaren altuerak ere ez litzatekez sartuko. Industrigunearen 63.000 metro karratuek, Errigoitik duen eskumena gaiditzen du. Azterketetan ez da ikusten non egingo duten biomasaren bilketa eta prestaketa, zeren eta hori beharrezkoa da ziurtatzeko zentralaren elikadura etengabe, bestela ulertzen da hutsuneak gasolioarekin hornitu beharko dituztela. Ala gauetan eta jaiegunetan ibiliko dira kamioiak?

Ezin dugu ahaztu ere, Errigoiti, Arrieta eta Morga Urdaibaiko Erresebako partaideak direla nahiz ta erreserbatik zentralera 2,5 kilometrotara egon.


-6- INFORMAZIO EZA HERRITARREI

Tamainako iniziatiba ikusita. Informatuta daude Errigoitiko bizilagunak? – Eduki da kontuan herritarren iritzia? - Eztabaidatu ote dute Udalean proiektoaren onurez eta kalteez? - Beharrezkoak dira Errigoiti bezalako landa eremu batean horrelako proiektoak? - Eskubidea daukagu Errigoitiarrak jakiteko eta erabakitzeko gure inguru hurbilenaren etorkizuna?

SOS Errigoitik izan duen lehenego albistea, 2009ko azaroaren 26an jaso du, egunkari baten bitartez. Ondoren Boletin Ofizialean agertutakoaren berri izan du. Gai hau ez da plenoetan jorratu.

Hemen idatzitakoa kontuan hartzea eskatzen dot, prozedura hau gelditzea eta ondorioz proiekto hau aurrera ez eramatea.


Errigoitin, 2009ko abenduak 30


0 comentarios:

Contribuyentes

Con la tecnología de Blogger.
 
soserrigoti@yahoo.es