Kaixo errigoitiarrok:
Lehenengo eta behin eskerrak emon gugan jarritako konfidantzagatik.
Hauteskunde aurrekanpaina ez da erreza izan, Bi/duren ilegalizazioaren
mamuak asko baldintzatu gaitu, azkenean, denon indarraz,presente egotea
lortu dogu. Herrira aldaketa ekartzea helburu, zalantzak euki
doguz,aukera politiko bakarra eskeintzea edo aukera bi emotea, jarduera
egokiena zein izango zen. Gure oinarri ideologikoak bultzatuta eta beste
aldetik boto aniztasuna bermatzeko aLlkera onena talde biak, Bildu eta
SOS Errigoiti, hauteskundeetan egotea ebatzi genduan. Gerora ilusioz
beterik lan egin dugu eta errigoitiarrok gogotsu somatu doguz ere.
Gogotsu Errigoiti askatzeko, Erdi Aroko politika kazikilari amaiera
emoteko, zentral termikoa ez eraikitzeko, ... Baina tristura handiz eta ez
etsipenez, boto gitxi batzugatik, ez dogula lortu aitortu behar dogu.
Helburua ez da erreza izan, kanpotik ekarritako botante asko dau
Errigoitin, eta horiek ez dabe iletargiaren alde iluna ikusten, Iñaki
Madariaga eta bere taldearen zabarkeria. Iñaki Madariagak nagusiak
kukilduta dauzka, kotxez ekartzearen ordez sobrea eskura emoten
dautse berari botatzeko, askatasunaren aurkako delito grabea eginez. Eta
kontuz onartzen ez dauenak!. Amarru guzti horiekaz, halan eta guztiz,
askoz gehiago dira guk(SOS Errigoitik + Bilduk=220) lortutako botoak
PNVk baino (196). Ez boto emaileok, are gutxi9go bizilagunok, ez gaude
PNVgaz. Baina, hauteskunde legeak gehiengoak sortzeko boto gehien
atera dauen taldea saritzen dau eta holan izan dira emaitzak:
Udala: PNV-196 Bildu-138 SOS-82 PNV-4 zin Bildu-2 zin SOS-1zin
Aldundia PNV-206 Bildu-165 Aralar-19 PP-11 PSOE-4 Esk Bat-2
Gure aldetik, opoziziotik, zuokaz hartutako konpromezuak betetzen eta
betearazten saiatuko gara. Iruzurraren aurka sutsu borrokatuko dogu eta
herritarron ahotsq entzunarazi. Bestetik, hainbat arazo Foru Aldunditik
eta eskualdeko beste erakundeetatik bideratzen dira eta bertótik ere
ekingo dautsagu.
Eskerrik asko berriro eta edozer behar badozue gugaz kontaktuan jarri.
SOS Errigoiti eta Bildu